XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztegia


igo, goratu
grabatu
haitz
kaiola
horma
rokodromo
piolet
elastiko
soka
hauts
punta
hiltze
mailu
kirolari
eskalatzaile
zaletu
futbolari
txirrindulari
jokalari
rugby jokalari
korrikalari
igerilari
surflari
aizkolari
harrijasotzaile
saskilari

Ageri dena

- Deskriba ezazu ikusten duzuna:


- Lehen planoan neska bi daude.
Esan bakoitza nolakoa den, zer egiten ari den eta non dagoen.
- Atzeko planoan zer ikusten duzu?
Deskriba ezazu xehetasun handiz.

- Argazkia nondik aterata dago?

Goitik, behetik, albo batetik?

Zure iritzia


- Zer dela eta daude neska bi horiek?
Lanean ari dira?
- Eskalatzailea eta kameraria dira neska horiek.
Hori jakingo ez bazenu, zer pentsatuko zenuke ezkerreko neska egiten ari denaz?:


- Kirol lehiaketa batean ari dela.
- Xafla makur hori zuzen jartzera doala.
- Xaflaren gainean dagoen zerbait hartzera doala.
- Beste zerbait.


- Kirol hori horrela praktikatzen da normalean, hiri erdian?
Non uste duzu egin ohi dutela?
- Argazkian ez da ikusten zer dagoen beheko aldean.
Zuen ustez zer egongo da ?
- Kamerak hartzen dituen irudietan ez dira ikusiko eskalatzailearen zenbait gauza.
Esate baterako, belaunak.
Beste zer ez da ikusiko?

Beste iradokizun batzuk


- Hipodromoan zaldi lasterketak egiten dira.
- Esan zer egiten den belodromo batean eta rokodromo batean.
- Zer zenuke nahiago, eskalatzailea ala kameraria izan?
- Zein kirol duzu gogokoen?